Gilles Etxegoien eta haren txakurra 'Gaua' nagusi Nazioarteko Artzain Txakur Txapelketan

Gilles Etxegoien baxenafarra eta haren txakur Gaua izan dira txapeldunak 58. Nazioarteko Artzain Txakur Txapelketan. Bigarren postuan geratu dira Asier Bolibar arabarra eta Kobi txakurra; hirugarren, Fidel Alonso arabarra eta Suit; eta laugarren, Hilario Novillo eta Witney.

Hamalau artzainek eta horien txakurrek jardun dute nor baino nor gehiago gaur, Oñatin; Euskal Herrikoak izan dira gehienak eta horiekin batera Kataluniatik, Castellotik, Mallorkatik eta Frantziatik etorritakoak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.