San Martingo zuhaiztiak babes ederra eman die familiei. Gainera, Txatxilipurdi elkarteko begiraleak eguna girotzen ari zaie etxeko txikienei, Inguruabenturak taldeak hainbat jarduera eskaini dizkie, eta 3Txuloko lagunek ikuskizuna.
Musika ere lagun izan dute. Batukada doinuak goizean eta Gauargi taldearekin erromeria giroa arratsaldean.