Txantxiku Ikastolan tailerrak eman izan dituzten lagunei aitortza

Mirari Altube Arrese 2017ko ira. 24a, 13:11

Auzolana ardatz izanik urte askoan eta musu-truk ikastolako ikasleei tailerrak eman izan dizkieten ia 50 lagun omendu dituzte. Kilometroak Jaiaren lekukoa ostera, Urretxu-Zumarraga ikastolako ordezkariek jaso dute.

Kanpotik etorritakoei eskerrak emanaz hasi dute omenaldi ekitaldia, eskerrak ikastolen aldeko jaiari "babesa" ematearren. Horien artean, Bretainiatik etorritako zortzi irakasle daude; izan ere, Karaesko Lise Diwan ikastetxeak eta Txantxiku Ikastolak elkartrukea egin dute azken zortzi urteetan. Haien kultura eta gastronomia ezagutzeko aukera izan dute, gainera, bisitariek, besteak beste, krepeak dastatzeko aukera.

Aitor Biain aurkezleak gogora ekarri du Bretaniara egindako bidaia eta Mirari Sagarzazuk, ikastolako ikasle izan zen garaiko oroitzapena aipatu du: egubakoitzetako tailerrak. Ikasleen gurasoek eta beste hainbat pertsonak, borondatez, emandako tailerrak: makramea, zumitza, sukaldaritzak, banastagintza, ispilugintza… "Dena auzolanean eta ikastolan, aurtengo Kilometroen antzera", esan du Sagarzazuk.

Ondoren tailerren gidari izan ziren pertsona horiek aitortza jaso dute; Txantxiku Ikastolako ordezkarien izenean oroigarri bana. Oroigarri horrek bertso bat dauka idatzita, eta, guztiek elkarrekin, abestu egin dute bertso hori Santa Ana antzokian.

Lekukoa Urretxu-Zumarraga aldera

Omenaldiaren ostean, lekukoa aldatzeko unea iritsi da. Urtebetez Oñatin egon ostean, Urola alderako bidea hartu du. Urretxu-Zumarraga ikastolako zuzendari Montse Alkortak eta presidente Argiñe Artolazabalek jaso dute egurrezko lekukoa.

Erlazionatuak

Omenaldia eta testigu aldaketa

Mirari Altube Arrese 2017 ira 24 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak