Hastear da Kilometroak 2017 Oñatin

Mirari Altube Arrese 2017ko irailaren 24a

Eguraldi bikainarekin esnatu da eguna. Oñatiko pareje dotoreen bueltan prestatutako ibilbidea bisitariak hartzeko gertu dago. Eta boluntarioek umoretsu ekin diote lanari. 09:30ean izango da irekiera ekitaldia Foruen plazan, gune nagusian.

Autobusean, bizikletan, autoetan edo oinez doazen bisitariak, guztiak izango dira ondo etorriak. Une honetan, baina, Oñatira sartzeko zirkulazioa motela iragarri dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak