Emakumeak eta bizikleta batzeko asmoz

Xabi Gorostidi 2017ko ira. 21a, 17:24

Mugikortasun astearen barruan emakumeei zuzendutako hitzaldia interesgarria izan zen atzo Kulturateko areto nagusian. Bertan, emakumeak bizikletan elkarrekin aritzeko Iruñean sortutako talde baten berri izan zuten bertaratutakoek.

Erkuden Almagro txirrindulari profesional ohia izan taldearen sortzailea, duela hiru urte, eta hala azaldu zerk beharrek bultzatuta erabaki zuen Bizikume deituriko taldea sortzea. 

Whatsapp talde bat sortuz hasi zuten ibilbide, eta gaur egun ia 200 parte hartzaile dituzte. Elkarrekin mendiko zein errepideko bizikletarekin irtenaldiak egiteaz, mekanikarekin edo hastapenekin lotutako aholkularitza ere eskaintzen du elkarteak.

"Duela hamar urtera arte profesional mailan lehiatzen aritu izan naiz. Behin lehia utzita, faltan botatzen nuen emakumeekin errepidera irteteko aukera. Gizonezkoekin irteten nintzen, baina erritmoak ezberdinak dira, gure arteko hizketa gaiak ezberdinak dira... eta azken finean emakumeak modu ezberdinean mugitzen gara".

Euren elkartearen ekintzak partekatzeko blog bat eratu zuen, eta Iruñeako esperientzia Euskal Herriko beste txoko batzuetara hedatu da azkenaldian, Donostia edo Gasteiz aldera adibidez. 

Ekimenak mugikortasun ohitura osasuntsuekin lotura estua zuela ikusita, Udaleko ingurumen eta kirol sailek, hitzaldi apropostzat jo zuten Mugikortasun aste barruan txertatzeko. Ohitura osasuntsuak sustatzeaz gain, Debagoiena eta inguruko herrietan talde bat sortzea gustatuko litzaiekeela azaldu du Arrasateko Udaleko garapena jasangarrirako teknikari den Nerea Lazpiurrek.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak