Edesa Industrialeko eta Geyser-Gastech-eko langileek ez dituzte 220 kaleratze onartuko

Edesa Industrialen Garagartzako lantegia itxi egin gura du CNA Groupek.

Horrela iragarri dute LAB sindikatutik, goizean Edesa Industrialeko langileen batzarrean erabakitakoa laburbiltzen. Enpresak proposatutako 220 langileren kaleratzeak ez onartzeaz gainera, CNA Group-ek aurkeztutako plan industriala onartzen ez dutela ere jakinarazi dute gehiengoa duen sindikatutik.

Gaineratu dute bihar enpresa batzordea zuzendaritzarekin batzartuko dela, "enpresaren proiektua birpentsatzeko esperoan". Halaber, "plan solido eta zehaztua" eskatuko diote zuzendaritzari "non lanpostuak mantentzen diren eta Euskal Herria ez den desindustrializatzen".

220 langile gutxiago

Gogoan izan beharra dago Edesa Industrialeko zuzendaritzak uztailean prentsaren bidez iragarri zuela "produkzio lerroetan proposatzen diren doikuntzek Garagartzako plantaren itxiera ekarriko" luketela.

Ildo beretik, aditzera eman zuen Edesa Industrialen jarduera bideragarri izateko, langile kopuru osoa 130-160 bitartekoa izan beharko dela, eta horrek ekarriko duela, besteak beste, Garagartzako plantaren itxiera; izan ere, "bertako negozio lerroen kontribuzio marjina negatiboak ez du lagatzen jarduerarekin segitzen".

Erlazionatuak

Edesa Industrialeko negoziazioei berriro ekiteko batzarra, martitzenean

Arrasate Eskoriatza

Abuztuaren 29an, martitzena, 12:00etan dute hitzordua Edesa Industrialeko langileen eta zuzendaritzaren ordezkariek, etorkizunaren gaineko negoziaz...
Garagartzako planta itxi eta langile kopurua erdira murriztea proposatu du Edesa Industrialek

Arrasate

"Produkzio lerroetan proposatzen diren doikuntzek Garagartzako plantaren itxiera ekarriko lukete". Hala jakinarazi du, besteak beste, Edesa In...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.