Twitter sortu eta handik urtebetera, Chris Messina Google konpainiako langile ohiak, erabili zuen lehen aldiz traola sare sozialean; 2007ko abuztuaren 23an: "Zer iruditzen zaizue # (zenbakizkoa) erabiltzea taldeetarako? Horrela: #barcamp [mezua]".
Etiketa funtzioa
Messinaren helburua taldeak sortzea izan zen, eta ez etiketak; baina lehen mezu horren ostean, bere ingurukoak traolak erabiltzen hasi ziren eta pixkanaka hazi egin zen erabilera.
Traolen helburua etiketak sortzea da egun, gaiak identifikatu eta horri lotutako txio guztiak batzea. Honi esker, hain famatuak diren trending topic-ak, joerak, identifikatu daitezke. Etiketa bezala traola erabili zuen lehena, Nate Ritter webgune garatzailea izan zen. Messina lagunaren gomendioz, #sandiegofire traola sortu zuen Kaliforniako baso-sutearen jarraipena egiteko Twitter bidez. Horrela, hashtag-ak kazetaritza funtzioa hartu zuen lehen aldia ere izan zen.
Hala ere, bi urte gehiago itxaron behar izan ziren Twitterrek traolen kontzeptua bere egin arte; orduan sortu zen trending topic kontzeptua. Horrezkero hazkunde ikaragarria izan du traolak, bai Twitterren, eta bai bestelako sare sozialetan ere (Instagram, Facebook...).
#euskaraz
Euskarak Twitterren duen erabilerari artikulu berezia eskaini zitzaioan Puntua aldizkariaren 101. zenbakian. Bertan, besteak beste, trending topic euskaldunak zeintzuk ziren aipatzen zen (CodeSyntax enpresaren Umap tresnaren datuetan oinarrituta).