Laguntzaileak behar dituzte Aizkorriko aterpeko atea gora igotzeko

Aizkorriko babeslekuan jarriko duten atea eusten (Argazkia: Aizkorri Bizirik)

Aizkorriko babeslekuko atea egin dute eta laguntzaileak behar dituzte dagokion tokian jartzeko. Oltzako bordetaraino kotxez eramango dute eta handik gora eskuz, zatika. 250 kilo porlan ere igoko dituzte, motxilatan. 25-30 laguneko taldea sortu gura dute lan hau egiteko. Zapatuan da hitzordua, 07:00etan Arantzazun.

Aizkorriko babeslekuko atea berriztu dute eta zapatuan igo eta jarriko dute bere tokian. Aizkorri Bizirik taldeko eta Zegamako Amezti mendi elkarteko kideen artean antolatu dute auzolana. Oltzako bordetaraino kotxez eramango dute eta handik Aizkorriko puntaraino, oinez.

Zatika

Atea zatika eramango dute: markoa (72 kilo), beheko atea (55 kilo) eta goiko atea (35 kilo). Horrez gain, porlanezko zakuak ere eramango dituzte: hamar bat zaku, 250 kilo.

Ekintza hau auzolanean egin gura dute, aurrekoak bezala, eta horretarako deialdia zabaldu dute, laguntzaileak behar dituzte-eta. Asmoa da motxila bakoitzean hamabi kilo eramatea.

Zapatuan, uztailak 15, igoko dute atea. 08:30ean elkartuko dira Askiolako postontzian. Arantzazun, 07:00etan. Joan gura duenak mezua idatzi dezake helbide honetara: aizkorribizirik@hotmail.com.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.