'EKT': Jose Mari Larramendi hizkuntza, pertsona, profesionaltasuna eta memoriaren inguruan

Goiena Telebista 2017ko uzt. 7a, 13:30

Bizitza profesionalaren zatirik handiena mugimendu kooperatiboan egin arren, kulturan ibilbide oparoa izan duen pertsona da Larramendi. Debako gazteen elkartean aritu zen buru-belarri eta Oteiza eskultoreak 1969an han zabaldu zuen arte eskola esperimentaleko zuzendarietako bat izan zen. Horrez gainera, Egin egunkariko sorrera prozesuan egon zen Larramendi, eta Xoxoa ekoiztetxea ere sortu zuen.

Bizipen asko kontatu ditu Galder Perez kazetariak gidatutako solasaldian, oinarrian, lau ardatz hartuta: hizkuntza, pertsona, profesionaltasuna eta memoria. "Nire belaunaldiko askok bezala, euskara egiteko gogoa ezabatu zidaten eskolan. Oso gogoan ditut Gabantxo izeneko irakasle zorrotzaren zigorrak. 5 urterekin euskaraz bakarrik nekien eta 16 urterekin ama hizkuntza guztiz baztertzen eta gutxiesten nuen. Seminarioan berreskuratu nuen, geroago, euskararekiko maitasuna. Parisera joan nintzen, gero, aurrez egin nituen Filosofia ikasketak Antropologiakoekin osatzera. Paristar baten moduan bizi izateko hautua egin nuen; izan ere, kultura bat eta hizkuntza bat ezagutzeko, ezinbestekoa da bertako kulturan eta gizartean murgiltzea", dio Larramendik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak