Agur ‘roaming’ tarifei

Bihar sartuko da indarrean roaming tarifak Europar Batasunean desagertu arazten dituen akordioa. Izan ere, Ibiltaritza etxean bezala ekimenak Europar Batasuna osatzen duten 28 herrialdeen artean telefono tarifek beste herrialde batean egotearren izaten dituzten gain-kostuak ezabatzen ditu, atzerrira egindako deietan ezik.

Otsailean itxi zuten roaming-ari agur esateko akordioa eta bihar, ekainaren 15ean, sartuko da indarrean Europar Batasuna osatzen duten 28 herrialdetan. Erabaki honekin atzerrian jasotako eta atzerritik egindako dei, mezu bidalketa eta datu erabilerak ez du kostu gehigarri bat izango eta norberak bere herrialdean duen tarifa berdina aplikatuko da betiere Europako Batasunaren barnean. Hala ere, datuak erabiltzeko mugikorrean datuen ibiltaritza gaitu beharko da orain arte bezala.

Edozein telefonia operatzailek beraien bezeroei aldaketa hauen inguruan informatu beharko die eta gaur egun ibiltaritza planen bat kontratatuta duten pertsonek plan hauek mantentzea nahi duten edo ez erabaki beharko dute. 

Hala ere, honek ez du kasu guztietarako balio. Norberaren herrialdetik atzerrira egindako deiak adibidez, ez dira akordio honen barnean sartzen eta orain arte bezala gehigarri bat ordaindu beharko da era honetako deietan. Honetaz gain, Ibiltaritza etxean bezala zerbitzua erabili ahal izateko mugikorra norberaren herrian beste herrialde batzuetan baino gehiago erabili beharko da. Honi arrazoizko erabilera deitzen diote eta errespetatzen ez bada errekarguak aplikatu daitezke. Erabilera hau kalkulatzeko azken lau hilabeteak edo gehiago hartzen dira kontutan. Beraz, atzerrian denbora asko pasa behar bada bertako enpresa baten SIM bat erostea eta bertako enpresen zerbitzua erabiltzea gomendatzen da.

 

Erlazionatuak

Europar Batasunak 'roaming'-a ez ordaintzeko akordioa itxi du

Debagoiena

Europar Batasuneko herrialdeetan doako roaming-a ekainaren 15ean jarriko da martxan. Hamar urte iraun duen negoziaketaren ostean, Europar Batasunak...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.