Europar Batasunak 'roaming'-a ez ordaintzeko akordioa itxi du

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko ots. 2a, 18:20

Europar Batasuneko herrialdeetan doako roaming-a ekainaren 15ean jarriko da martxan. Hamar urte iraun duen negoziaketaren ostean, Europar Batasunak astearte gauen akordiora iristea lortu zuen. Adostu den azken puntua telefono dei eta mezuengatik ordainduko den gehienezko prezioa izan da.

2007tik roaming-aren prezioak %90 jaitsi dira, azkenengo aldiz 2016ko apirilean. 2015ean, EBak Europara sarri bidaiatzen zutenentzako roaming tarifak kentzea adostu zuen. Orain akordio honen azken pausua eman da.“Puzzleko azken pieza zen”, adierazi du Europar Batasuneko presidenteordea eta Europako Merkatu Bakar Digitalaren arduradun den, Andrus Ansip-ek. Ansip-ek azpimarratu duenez, neurri berri honi esker, europarrek “Europar Batasunaren barruan, roaming kostu gehigarririk gabe bidaiatuko dute”.

Europar Batasuneko Kontseiluak jakinarazi duenez, konpainia bateko bezeroak Europar Batasuneko beste herrialde batean daudenean, telefonia mugikorreko operadoreek bata besteari kobratu ahalko dioten gehienezko tarifak adostu dira. Akordioa, hala ere, Europar Batasuneko herrialdeetan eta Europako parlamentuan onartzea falta da.

Erabiltzaileek zer ordainduko dute?

Bezeroak Telefonia mugikorreko operadorearekin adostutako kontratuko mugak gainditzen diren kasuetarako, akordioak gehienezko kargu gehigarriak ezartzen ditu.

  • Deietarako gehienezko prezioa minutuko 0,032 euro izango da, 2017ko ekainaren 15etik aurrera.

  • Zentimo bat SMS bakoitzeko, 2017ko ekainaren 15etik aurrera.

  • Datuei dagokienez, bost urtero murriztapen progresiboa aurreikusten da, ekainaren 15etik aurrera 7,7 euro gigabyteko, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera 6 euro, 2019an 4,5 euro, 2020an 3,5 euro, 2021ean 3 euro eta 2022an 2,5 euro.

Akordio honen ondorioz, telefonia konpainiek, roaming-a komunikazio nazionalen prezio berean eskaini beharko dute. Bezeroentzako baldintza bakarra, mugikor linea kontratatzen duen herrialdean bizitzea izango da. Hornitzaileek berriz, kontrol mekanismoak jarri ditzakete martxan, kontratatutako zerbitzuen erabilera irregularra antzematen badute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak