Iker Martinezen diskoa primizian, Goiena Klubeko bazkideentzat

Goiena 2017ko eka. 1a, 14:42

Iker Martinez oñatiarraren Itzalen mundua diskoa jasoko dute Goiena Klubeko bazkideek euren etxeetan bihar, ekainak 2, Puntua aldizkariarekin batera. Eskarmentu handiko musikariaren bakarkako lehen diskoa da eta sei kanta batu ditu han.

Primizian iritsiko zaie etxeetara Goiena Klubeko bazkideei; izan ere diskoa, ekainaren 9an jarriko da salgai:

  • Formatu fisikoan: Elkar dendetan eta Elkarren Interneteko dendan, eta Oñatin, Ona eta Boga tabernatan.
  • Formatu digitalean: Itunes, Youtube music, Amazon music, Spotify.
  • Facebooken diskoa debalde jaisteko deskarga zuzena.

Aurkezpen kontzertuen bira egingo du gero Debagoienean (kontzertu guztiak bakarka). Hona hemen egitaraua:

  • Oñati: ekainak 16 (19:30) Ona tabernan
  • Antzuola: uztailak 1 (19:00) Aitzgarbi taberna
  • Aretxabaleta uztailak 14 (22:00) Haizea taberna
  • Oñati: irailak 22 (22:30) Gaztelekua (+ Ruper Ordorika)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak