Instagramek lortu ditu erabiltzaile berri gehien azken urtean zehar

IAB Spain

IAB Spain elkarteak 2009tik urtero egiten du sare sozialen ikerketa estatu mailan. Ikerketa horretako emaitzen arabera, Instagram da estatuan gehien hazi den sare soziala, %34ko penetraziotik %45era igo delarik azken urtean.

Erabilera ordutegiak eta dispositiboak
Sare sozialetan nabigatzeko prime time-a 20:30etatik 00:30etara doa estatuan. Egun guztian zehar mugikorra da sare sozialetara sartzeko gehien erabiltzen den dispositiboa; ordenagailua gehien goizaldean erabiltzen da eta tableta aldiz, ilunkara eta gauean.

Markak sare sozialetan
Marka ezagunen jarraipenari dagokionez, IAB Spain-ek argitaratutako datuek diotenez, hamar erabiltzailetatik zortzik markaren bat jarraitzen dute sare sozialetan. Honetaz gain, erabiltzaileen %25ak konfiantza handiagoa du sare sozialetan dauden markekiko. Aldiz, %69ak dio, marka bat sare sozialetan egoteak ez duela markarekiko duten konfiantza mailan eragiten.
Produkturen bat erosterakoan, kontsumitzaileen %52ak aitortzen du sare sozialek erosketa erabakian eragina izan dutela. 16-30 adin tartean are handiagoa da ehunekoa.

Sare sozialak erabiltzen ez dituztenak
Ikerketaren emaitzen arabera, ez erabiltzeen bataz besteko adina 44 urtekoa da eta %62a gizonezkoak dira. Sare sozialak ez erabiltzeko arrazoi nagusiak, aurreko urteetatik ez dira aldatu: interes falta eta pribatutasuna galtzeko beldurra.

Sare sozialen uztea
Erabiltzaileen %45ak utzi dio sare sozialen bat erabiltzeari azken urtean. Aurreko urteko ikerketan Twitter izan zen erabiltzaile jaitsiera tasa handiena izan zuen sare soziala eta aurten berdin jarraitzen du. %13ko jaitsiera izan du Twitterrrek eta bigarren postuan Telegram, mezularitza azkarreko aplikazioa kokatzen da, %10eko jaitsierarekin.

Erlazionatuak

Instagram euskaldunagoa guztion artean

Debagoiena

Atzo hasi zen Goiena Komunikazio Taldea Instagram erabiltzen Goiena.eus izenarekin. Mundu mailan bigarren sare sozial erabiliena da, eta euskara mu...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.