Instagram euskaldunagoa guztion artean

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko ots. 21a, 11:36

Atzo hasi zen Goiena Komunikazio Taldea Instagram erabiltzen Goiena.eus izenarekin. Mundu mailan bigarren sare sozial erabiliena da, eta euskara mundura zabaltzeko tresna egokia izan daiteke, are gehiago gaur Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna den honetan.

Momentuz Instagram ezin da euskaraz konfiguratu eta euskara gutxi erabiltzen da, euskaldunen artean ere ingelesa edo gaztelania gailentzen direlarik. Hala ere, badira Igerrak bezalako Euskal Komunitateak, sare sozial honetan euskararen erabilera bultzatzeko lanean dihardutenak, eta Goienak honekin bat egin nahi du.

Goienaren profilean partekatutako lehen irudiak telebistako denboraldi berriarekin lotutakoak izan ziren, platoaren muntaiaren Time Lapse irudiak, hain zuzen ere. Profilean Goiena barneko irudiak erakutsiko dira, komunikabidearen funtzionamendua nolako den ikusteko. Honetaz gain, Debagoieneko ekitaldi ezberdinen jarraipena egin nahi da eta eskualdea osatzen duten bederatzi herrietako txoko politenak erakustea.

Goiena Komunikazio Taldea Instagramen jarraitu nahi baduzu egizu klik hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak