Asmoz Fundazioak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, KulturGazte izeneko aplikazioa merkaturatu du. 18 eta 24 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta antzerkia eta musikaren inguruko gai orokorren ezagutza gazte hauen artean zabaltzeko helburua du. Joko didaktikoa da beraz, gamifikazioa eta kultur arloa uztartu nahi dituena kultura gazteengana gerturatzeko asmoz. Jokoak oso mekanika erraza du: 20 galdera egiten dira maila bakoitzeko eta lortutako puntuen arabera maila batetik bestera pasatzen da. Puntu gehiago ematen dituzten galdera bereziak ere badaude, jokoan aurrera egitea errazagoa izan dadin. Guztira, lau maila desberdin daude eta lortutako emaitzaren arabera ranking desberdinak osatzen dira.
Aplikazioak bi joko ezberdin ditu. Bata XX. mende bukaeratik gaur egunera arte entzuten den musikaren inguruko galderak dituena. Bertan, jokalariek taldeen logoak identifikatu, diskoen izenburuak asmatu eta bakarlari eta taldeei buruzko galderak asmatu beharko dituzte. Bigarrena, antzerkigintzari buruzko galderez osatua, non euskal antzezleei buruzko galderak erantzun, antzoki ezberdinak identifikatu, antzerkien izenburuak asmatu eta antzerkiaren inguruko historian murgildu beharko den jokalaria.
Android eta iOS sistema eragiletarako dago eskuragarri KulturGazte aplikazioa.