'Goazen!'-eko Lorea Iribar gaur 'Galdegazte' saioan (21:30)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko api. 5a, 08:00
Arizmendi Ikastolako Gaztelupe guneko ikasleak Lorea Iribarrekin.

Gu Ta Gutarrak zein Goazen! saioetan ezagun egin den Lorea Iribarrek Arizmendiko Gaztelupe guneko Haizea Apellaniz, Lorea Ibarra eta Elaia Lasaga ikasleen galderak erantzungo ditu gaur, apirilak 5, Goiena Telebistako Galdegazte saioan (21:30).

Lorea Iribar –Lorea Korta dira bere izen abizenak, baina Iribar abizena jarri du izen artistiko moduan amonaren omenez– izango da Galdegazte saioko hurrengo gonbidatua. Goazen!-en eta Gu Ta Gutarrak saioan aritu da, eta alaia eta dibertigarria bezala definitzen du bere burua. Giro ederrean joan zen elkarrizketa eta ikasleek gozamen ederra hartu zuten Iribar elkarrizketatzen. Iribar bera ere "oso gustura" egon da Goiena telebistako platoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak