Gipuzkoako Bazkundeak gaur egin du Donostian, iazko enpresa onenak saritzeko ekitaldia. Sari nagusia Irizar autobus kooperatibak jaso du eta enpresa industrial onenarena Eibarko Createch Medicalentzat izan da.
25 urte dihardu Gipuzkoako Bazkundeak urteko enpresa onenak saritzen. Mende laurden honetan aari nagusia jaso duten enpresen artean daude Aretxabaletako Copreci bera, Eskoriatzako Tesa edota Bergarako TTT eta Ibili.
Mondragon Taldeko lehen enpresa
Gipuzkoako Bazkundeak Copreciren nazioarteko DNA nabarmendu du, lehen fabrika atzerrian, Mexikon, orain dela 28 urte ireki zutela kontutan izanik. Nazioartekotu zen Mondragon taldeko lehen kooperatiba izan zen. Eta nazioartean presentzia zabala izateaz gain bertan lana sortzen du.
Copreciren jarduera 1963an hasi zen, 40 pertsonek osatutako taldearekin, gas balbulen fabrikazioarekin Aretxabaletan. Gaur egun Copreci enpresa global bat da, munduan barrena banatutako 7 lantegi produktibotan banatuta dituen 1.900 pertsonek osatzen dutelarik, eta horietatik 670ek Aretxabaletan lan egiten dute.
Copreci etxetresna elektrikoen osagaien mundu mailako fabrikatzaile nagusienetakoa da eta bere bezeroak etxetresna elektrikoko sektoreko marka nagusienak dira, hala nola, Bosch Siemens, Whirlpool, Indesit, Electrolux, General Electric, Fagor, Miele, Haier, Weber eta Char Broil, beste batzuen artean.
Coprecik Txinan beste lantegi bi ditu duela hamarkada bat baino gehiagotik. Horrez gain, atzerriko sarea Txekiako Errepublika, Turkia eta Italian zehar zabaltzen da.
Joan den urtean kooperatibak 210 miloi fakturatu zituen.
Aretxabaletako lantegiak, taldeko handienak eta berritu berriak, salmenten %53a eskaini zuen. Altsasun (Nafarroan) beste lantegi bat du, %2ko diru sarrerak gehitzen dituena. Mexikok Copreciren negozio osoaren %13a suposatzen du eta Txekiar Errepublikak eta Turkiak %12 eta %10a hurrenez hurren. Txinan %6ko salmentak lortzen ditu, eta joan den urtean irekitako bigarren lantegiarekin ratio hau hobetuko dute.
Zazpi herrialde hauetatik Coprecik mundu guztiari eusten dio, merkatuei egokituz, kudeaketa sistema berdin bat eta know-how teknologiko berdin bat partekatuz. Gaur egun, Coprecik etorkizuna baikortasunez ikusten du, Europa komunitatearen kanpo inguruan, Ameriketako kontinentean eta Asian hazteko asmoekin.
Arrasateko Aita Menni enpresak, Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa saria eraman du, giza harretan arituta zerbitzua profesionalizatzeko gaitasuna izan dutelako euren zerbitzuak gizartera egokituz.
Aita Menni: 850 profesionaletik gora
Aita Menni pertsonei eta gizarteari zerbitzua eskaintzeko ekimena da. 125 urte daramatza Gipuzkoari eta bere ingurune gertukoarenari giza zerbitzua eskaintzen. Gaur egun, psikiatrian, desgaitasun intelektualean eta tratamenduan eta buruko gaitzen errehabilitazioan eredu da Euskal Autonomia Erkidegoan.
Azken bi hamarkadetan Aita Mennik eraldatze prozesu bat egin du tratamendu eta arreta unitate bereziak garatuz, eta bere zerbitzuak gizartera gerturatuz. Hau guztia egin ahal izateko Aita Mennik 850 profesional baino gehiago ditu Euskadiko zentro ezberdinetan banaturik.
Aita Menni 1889an sortu zuen San Benito Mennik Arrasateko Santa Agedako bainuetxe zaharretan, eta orain Jesusen Bihotzen kongregazioak du jabetza.
Aita Mennik zaintza proiektu bezala garatzeko apustua egin zuen gaixoen eta gizartearen beharretara egokituz bi ardatzetan eusten den estrategia batekin: balio gutxiagoko zerbitzuak deszentralizatuz eta balio handiagoko eta espezializatutako zerbitzuak Gesalibargo (Arrasateko) Aita Menni Ospitaleko gune nagusian bilduz eta garatuz.