Aukeratu blog gustukoena 'Blogetan!' lehiaketan

Jokin Guridi 2017ko ots. 21a, 09:43

Bigarren edizio honetan 129 blog aurkeztu dira eta Martxoaren 10a izango da bozkak jasotzeko azken eguna.

Igandean bukatu zen lehiaketan izena emateko epea eta hurrengo pausua aurkeztutako blogen artean gustukoena bozkatzea izango da. Guztira 129 blog aurkeztu dira eta lau kategoriatan banatzen dira: kultura arloan izan da blog gehien bildu dituena, 58 blog aurkeztu dira eta. Kategoria honetan artea, diseinua, moda, sukaldaritza, musika, zinema edo literatura gaiak jorratzen dira. Beste kategoriatan, 27 blog aurkeztu dira aisialdiarekin lotutakoak, 21 gizarte eta politikan; zientzia eta teknologia arloan aldiz, 23 blog daude lehian.


Martxoaren 10a bitartean zabalik izango da gustukoena den bloga aukeratzeko tartea, erabiltzaileen eta epaimahaiaren artean erabakiko baitute kategoria bakoitzean finalista izango diren hiru blogak. Botoa blogetan.eus webgunean eman daiteke eta Twitter bitartez norberaren bozka zabaltzeko aukera ere badago.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak