Blogetan Lehiaketaren bigarren edizioa martxan da

Jokin Guridi 2017ko urt. 30a, 13:19

Blogari euskaldunen jarduera sustatzea du helburu eta euskarazko blog bat duen edonork parte hartu dezake.

Blogetan! Blog izarren bila lehiaketa Azkue Fundazioaren egitasmoa da, Argia laguntzaile duela. Blogari euskaldun onena aukeratzea da lehiaketa honen funtsa eta blogari euskaldunei bultzada bat eman nahi dio haien lanari oihartzuna eta zabalpena emanez. Euskarazko blog bat duen edonork hartu dezake parte lehiaketa honetan eta izen ematea otsailaren 13a arte zabalik egongo da. Norberak egin dezake izen ematea edo beste pertsona baten blog bat ere proposatu daiteke. Irabazleak Internet bidezko bozketaren bidez eta epaimahaiaren erabakiaren bitartez aukeratuko dira eta lau kategoria ezberdinetan banatzen dira:

  • Kultura (zinema, literatura, artea, diseinua, moda, sukaldaritza, gastronomia, enologia, musika…)

  • Gizarte eta Politika (historia, humanitateak, ekonomia, hezkuntza, zuzenbidea…)

  • Aisialdia (zaletasunak, kirola, bidaiak…)

  • Zientzia eta Teknologia (natura, osasuna, arkitektura , informatika…)

Lehenengo edizioan KLAK…eta, Arma, tiro, klik, Tropela bloga, Euskalnatura eta Ikusi makusi… zer ikusi? blogak izan ziren sarituak.

Izen ematea eta informazio gehiago Blogetan! Blog izarraren bila lehiaketaren web orrian egin daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak