Ohorezko erregional mailan, Mondrak 2-2 berdindu du Martuteneren aurka, sailkapeneko azkenaren aurka, Mojategin. Aloña Mendik, 3-0eko porrot mingarria jaso du Touring taldearen kontra, eta UDAk garaipen oso baliotsua eskuratu du Ibarran, Ostadarren kontra. Aretxabaletako taldeak 0-1ekoa irauli du, eta azken emaitza 4-1ekoa izan da.
Erregional preferente mailan, bestalde, Aretxabaletak puntu bakarra lortu du Intxurre taldearen aurka 0-0 egin ondoren. Mondraren bigarren taldeak 1-0 galdu du Urolaren kontra, eta Bergarak, liderrak, Beasain gainditu du norgehiagoka oso garrantzitsuan, etxetik kanpora (1-2).