Mondrak puntu bakarra lortu du Martuteneren aurka (2-2)

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko otsailaren 18a

Markagailuari buelta ematea lortu duen arren, Martutenek neurketako azken txanpan lortutako golari esker puntu bana lortu dituzte bi taldeek Mojategin. Mondrako bi golak Mikel Aizpuruak egin ditu.

Partidua hasi eta 5 minutura aurrea hartu du Martutenek markagailuan. Hala ere, ia jarraian Mondraren aldeko penaltia adierazi du epaileak, eta Mikel Aizpuruak 1-1ekoa lortu du, 11 metroetatik. 2-1ekoa ere Aizpuruak egin du, baina Martutenek, norgehiagokako azken txanpan berdinketaren gola eskuratu du (2-2).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak