Ostadarrek ezustekoa eman du Ibarran, 0-1 markagailuan aurrea hartuta, baina erreakzioa ezin hobea izan da aretxabletarrena. Anderrek 1-1ekoa jarri ostean, Iker Sanchezek 2-1ekoa lortu du, markagailua irauliz. Norgehiagokako azken bi golak Julen Zaitegirenak izan dira (4-1).