IkerGazte kongresuaren bigarren edizioa ate joka

Jokin Guridi 2017ko ots. 3a, 12:42

Iruñean ospatuko da UEUk eta NUPek antolatutako kongresua eta otsailaren 28 arte aurkeztu daitezke bertan parte hartzeko artikuluak.

Maiatzaren 10etik 12ra bitartean ospatuko da IkerGazte 2017 kongresua Iruñean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren kanpusean. Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen duen kongresuaren lehen edizioa Durangon egin zuten 2015ean, ikertzaile euskaldunen bilgune izateko asmotan beraien artean ezagutzen ez zirela konturatu ondoren. Ikertzaile gazteak bildu eta ikusgarritasun handiagoa ematea du helburu nagusia, eta gazte hitza erabiltzen dute lauzpabost urteko ibilbide zientifikoa duen adin guztietako pertsona oro izendatzeko.

Kongresuan hizlari bezala parte hartzeko ikerketa lan baten egile izatea, tesia bukatzear egotea edo azken urteetan bukatua izatea eskatzen da, eta aurkeztu beharreko artikuluak euskaraz idatzita egon behar dira. Artikulu guztiek eredu zehatz bat  jarraitu beharko dute eta lau eta zortzi orri bitartekoak izan beharko dira.

Kongresuko egunetan, jasotako lanen artean hautatutako eta arlo guztiak ordezkatuko dituzten lanen aurkezpenak izango dira, Euskal Herrian egiten den goi-mailako ikerkuntzaren gaineko ikuspegia emateko. Hala ere, ikertzaileen arteko harremanak hobetzeko hainbat tailer edo mintegi egingo dira, oraindik zehaztu gabeak.

Parte hartzeko prozesuaren edo egitarauaren informazio gehiago izateko IkerGazte kongresuaren webgunera jo daiteke.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak