2Interleukina (IL-2) eta IL-15ak T linfozitoetan piztutako seinalizazio bidezidorren sakoneko azterketa proteomikoa izeneko lanagatik, Durangon egin berri duten IkerGazte kongresuko saridunetako bat izan da Nerea Osinalde bergararra.
Osasun arloan eroan du saria Osinaldek, eta berau merezi izateko, hiru irizpide hartu dituzte kontuan: bidalitako komunikazioaren ebaluazioa, ahozko aurkezpenaren ebaluazioa eta curriculuma. Saria 300 euro eta bere lana aldizkari espezializatu batean -Elhuyar, Ekaia, Tantak eta Uztaro aldizkerietan- argitaratzea eta aldizkariko harpidetza izan da.