Juan Kruz Mendizabal pederastiaz eta beste zenbait gairi buruz gaurko 'Puntua'-n

Monika Belastegi Aranzabal 2017ko urt. 12a, 10:58

Bihar kaleratuko den ´Puntua'-ren azala.

Goienak elkarrizketa zabala egin zion Gabonen atarian Juan Kruz Mendizabali eta asteon kaleratu den Puntua-n, bikario ohiak elkarrizketa hartan esandakoak jaso dira erreportaje baten. Pederastiaz, homosexualitateaz, bikariotza lagatzeko arrazoiez... Aurrerapen bat segidan:

Hauxe, besteak beste, Mendizabalek pederastiaz dioena:

"Nik uste dut gai hori gainetik pasatu dela. Esan gura dut Elizak ez duela behar bezala abordatu, zaurituekin eta minduta daudenekin elkarrizketan... Ez dakit Euskal Herrian, guk horrelakoak ez baititugu ezagutzen, baina Ameriketako Estatu Batuetan saiatu ziren arazoa diruz konpontzen. Eta ondorioa izan da ez dela ezer konpondu eta, gainera, Eliza diru barik gelditu dela. Maila horretan babesa eman behar zaie familiei eta hurbiltasuna arazo barik eskaini. Gaur egun Eliza eta epaileak bat eginda daude eta ez dago zirrikiturik elkarri laguntzeko”. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak