Juan Kruz Mendizabalen aurkako beste salaketa baten berri eman du Munillak

Mirari Altube Arrese 2017ko urt. 12a, 18:18

Prentsaurrekoan esan du Donostiako elizbarrutiko gotzainak 1994an gertatutako eraso baten salaketa jaso duela gaur goizean, eta "sinesgarritasuna" eman dio. Era berean, abusu gehiago gertatu baldin badira, salaketak egitera dei egin du.

Kasu berri horren aurrean Mendizabalen aurkako "neurri gehiago" hartu ditu. Monasterio batean ixteko agindu duela jakinarazi du, eta adingabeekin harremanak izatea ere galarazi dio.

2001 eta 2005eko kasuei dagokienez salatzaileek eurek diskrezioa eskatu ziotelako ez dutela publiko egin aurretik adierazi du. Eta "Eliz zuzenbidearen balioa" defenditu du delituen iraungitzea luzeagoa dela esanaz, eta, kasu batzuetan, iraungitzerik ez dutela delituek. "Barkamena" eskatu du Elizaren izenean, baita "justizia" izango dela esan ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak