Errege magoak kaleetan izango dira gaur etxeetara joan aurretik

Errege magoek agurtuko dituzte Gabonak eta hainbat herritan izango dira desfileak gaur, besteak beste, Arrasaten, Bergaran, Oñatin, Aretxabaletan eta Eskoriatzan.

Arrasateko desfilea 19:00etan hasiko da Zerkaosteta kalean, baina aurretik, 17:30ean, Iturbide egoitzara joango dira erregeak.

Bergarara Bizarzuri iritsiko da lehenengo; 17:00etan, jasoko ditu umeen gutunak udaletxe azpian. Eta erregeen desfilea 19:00etan abiatuko da Udal biltegitik.

Oñatin karrozekin datoz erregeak, lau aurten. 17:30ean abiatuko dira Kale Zaharretik eta ostean, umeei harrera egingo diete udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Aretxabaletako desfileak 18:30ean irtengo du Ibarra kiroldegitik eta Herriko Plazaraino joango da, han eta hemen geratu ostean umeek gutunak jasotzeko.

Eskoriatzan 18:00etarako izango dira herrian. Lehenengo zaharren egoitzara joango dira eta gero, 18:30ak aldera, kiroldegitik irtengo dute kalerik kale joateko Herriko Plazaraino.

Erlazionatuak

Errege magoen zain daude Bergaran

Bergara

Hiru erregeak Bergarara bidean dira dagoeneko eta bihar, urtarrilak 5, harrera beroa egingo diete herrian. Bizarzuri izango da lehenengoa iristen, ...
Lau karroza aterako dira arratsaldeko desfilean Oñatin

Oñati

Lehen hiruretan Errege mago bana joango da eta laugarrenean, "komertzio txikiek herria bizirik mantentzeko duten garrantzia" erakutsiko du Txandak;...
Erregeen desfileak agurtuko ditu Gabonak Aretxabaletan

Aretxabaleta

Ohi legez, 18:30ean, irtengo dute errege magoek Ibarra kiroldegitik gurasoek eta Leizarra musika eskolako musikariek lagun eginda eta kalerik kale ...
Errege Magoen desfilerako prestatzen

Bi egun besterik ez dira geratzen Errege Magoen bisita jasotzeko, eta urtero moduan, gauean opariak banatu aurretik desfilea egingo dute ostegun il...
Errege magoen desfilerako dena prest

Eskoriatza

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege magoak Eskoriatzan izango dira gaur. Herriko gaztetxoek ilusioz ikusten dute urtero Errege magoen etorrera, eta...
Arrasatera ere helduko dira Errege magoak

Arrasate

Nafarroa etorbidean SUDC elkarteak duen lokalean buru-belarri aritu dira lanean Arrasateko Errege Kabalgatako Komisioko kideak gaur irtengo den kar...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.