306 ordezkari ditu Donald Trumpek eta Hillary Clintonek 232. Senatuan eta Kongresuan ere gehiengoa izango du Trumpek, nahiz eta bere alderdi barruan kontrario asko izan. Clintonek, halere, boto gehiago jaso ditu: 59.600.327 (%47,7), Trumpek lortu dituen 59.389.590 botoen aldean (%47,5). Baina estatu gehienetan ordezkari gehiago lortu dituenez Trumpek, hark irabazi ditu hauteskundeak.
Inkestek ez dute asmatu eta ezustekoa eman du New Yorkeko handikiak. Azterketa soziologiko sakonak egingo dituzte orain adituek eta asko egingo da berba emaitzaren arrazoien gainean. Brexitaren ostean, mendebaldeko iraulketarik nabarmenena, hautagai Errepublikanoaren izaerarengatik eta egin asmo dituenengatik.