Trumpek eskertu egin du hauteskundeetan kontrario izan duen hautagai demokrata Clintonek "Ameriketako Estatu Batuen alde" egin duen lan "handia".
Herrikide guztiek izango dute aukera "gorenera" heltzeko, esan du eta gogoan izan ditu "gizon eta emakume ahaztuak". Horiek kontuan izango dituela hitz eman du. Bestetik, azpiegiturak berreraikiko dituztela eta herria berreraikiko dutela esan du, eta "milioika estatu batuar" jarriko dituztela zeregin horretan lanean. "Gure eskuetan dago guztia. Onena behar dugu. Ametsak behar ditugu, ausartak izan behar gara. Arrakasta bilatu behar dugu" esan du. Eta "hazkunde eta berrikuntza" sasoian murgilduko direla esan du: "Ekonomia indartsuena izango dugu".
Bestalde, munduko gainerako herrialdeekin ondo konponduko direla esan du, "gurekin ondo konpontzeko borondatea" dutenekin. "Mundu guztia, nazioarteko herrialde guztiak, ondo hartuko ditugu, elkarlana bultzatuko dugu" esan du.