'Nafar Hegoaldeko uzta euskarari puzka' leloa duen Errigoraren kanpaina aurkeztu dute

Arrasaten aurkeztu dute Errigoraren aurtengo kanpaina. Euskal Herri osoko eta bereziki Debagoieneko hainbat elkartetako lagunak bildu dira kanpainaren berri eman eta saskiak gertatzeko. Azaroaren 19a bitartean egin daitezke eskaerak.

Errigora kanpainaren berri eman dute gaur, Arizmendi ikastolako Arimazubi gunean. Proiektuaren helburuak gogorarazi dituzte: elikadura burujabetza, Nafarroa hegoaldeko euskalgintza sustatzea, eta berreskuratu beharreko auzolana bultzatzea.

Produktuen salmentaren %25 Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara doa eta hiru proiektutara bideratzen dutela jakinarazi du kanpainaren ordezkariak, Ibai Sueskunek: AEK, ikastolen elkartea eta Sortzen Ikasbatuaz.

Hogei ekoizlek hartu dute parte ekimenean eta orain arte eskaini gabeko produktuak ere sartu dituzte aurten, arroza, esaterako. Hala, saski bakarra beharrean bi saski eskainiko dituzte.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.