Gaur egungo egoeraz eta etorkizunaz jardun dute 'Ekonomia Gurean' saioan

Miren Arregi 2016ko urr. 20a, 15:12

Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta, Tokikomek eta Goienak elkarlanean ekoiztuko duten Ekonomia Gurean saioaren lehen atala grabatu dute Bergaran. Urko Aristi kazetariak zuzenduta, gaur egungo egoera ekonomikoaz eta etorkizunaz jardun dute.

Ekonomia Gurean telebista saioaren lehen atala grabatu dute eguaztenean Bergarako osoko bilkuren aretoan. Urko Aristi kazetariak zuzenduta, Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzaile Miren Estensoro, enpresaburu eta Confebask-eko presidente ohi Migel Lazpiur eta Enpresagintzako dekano Lander Beloki aritu dira ekonomiaz. Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta, Tokikomek eta Goienak elkarlanean, ekoiztuko dituzte saioaren hiru atal. Gipuzkoako eskualdeetan saio bana grabatuko da. Datorren eguaztenean emitituko du Goiena Telebistak eguaztenean grabatutako saioa, 22:00etan.

Hain justu ere, ekonomiaren gaur eguneko argazkia eta etorkizuneko erronkak izan dituzte berbagai saioan. Bereziki nabarmendu dituzte honako kontzeptuak; berrikuntza, nazioartekotzea, lehiakortasuna, dibertsifikazioa, prestakuntza eta kualifikazioa, lankidetza edota politika publiko egokiak. Etorkizunari begira, itxaropentsu agertu dira hizlariak.

Itxaropentsu agertu da Orkestrako, Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzaile Miren Estensoro etorkizunari begira. Eskualdeko berrikuntza gastua eta nazioartekotzean egin duen ahalegina izan ditu hizpide bide horretan. Baita, espezializazioa ere.

Migel Lazpiurrek bere aldetik, Debagoieneko enpresek eta bereziki berak zuzentzen duen Bergarako Lazpiurrek izan duen egokitzeko gaitasuna nabarmendu ditu.

Enpresagintzako dekano Lander Belokik, bestalde, harrobiaren eta enpresaren uztartzearen garrantzia azpimarratu ditu eta hezkuntzari garrantzia berezia ipini behar zaiola nabarmendu.

Etorkizunean lehiakor izateko errezetarik ez dagoela, eta enpresa bakoitzak bere egoeraren araberako soluzioak planteatu behar dituela adierazi du Miren Estensorok, baina, aukeretako bat tamaina handitzea dela dio Orkestrako ikerlariak.

Ahulguneak ere izan dituzte berbagai saioan eta Lazpiurrek multinazionalen gaia atera du mahai gainera.

Azkenik elkarlana goraipatu dute, etorkizuneko bideak zabaltze aldera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak