Bihar, martitzena, segituko dute Fagor CNAren ERE proposamena negoziatzen

Ubane Madera 2016ko urr. 17a, 16:15

Bihar, 09:30ean elkartuko dira bigarrenengoz Fagor CNAko zuzendaritzako ordezkariak eta enpresa batzordekoak, Enplegua Erregulatzeko Espedientea negoziatzen segitzeko. Joan den egubakoitzean enpresa batzordeak ez zuen onartu zuzendaritzaren hasierako proposamena: azaroan lau astez etetea Garagartzako plantako garbigailuen saila, eta bi astez egosketa saila. 

Hasierako proposamenaren arabera, Enplegua Erregulatzeko Espedientea aplikatuko litzateke "era partzialean", eragina izango luke 142 langilerengan, eta bermatuko luke haien soldata 100%ean.

Egoera konpondu barik

Edozein modutan, esandako moduan, enpresa batzordeak ez zuen proposamena onartu, "ez zukeelako konponduko enpresaren egoera"; izan ere, uste dute "beste neurri batzuk" hartu beharko liratekeela lantegiaren egoera konpontzeko. 

Bihar egingo dute bigarren batzarra, bada. Horrek ez du esan nahi, baina, azkena izango denik. Hori bai, enpresa batzordeko iturrien arabera, Fagor CNAko zuzendaritzak "presa" du erabakiren bat hartu eta neurriak aplikatzen hasteko, eta kontuan hartuta haien hasierako asmoa dela azaroan bertan hastea EREarekin, denbora faktore garrantzitsua izango da erabakiren bat hartzeko orduan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak