Debagoienak diskriminazioen aurkako sare propioa izango du

Xabi Gorostidi 2016ko ira. 23a, 14:37

Oarsoaldean arrakasta izan duen Berdin sarea Debagoienera hedatzeko lan hitzarmena sinatu dute Gipuzkoa Foru Aldundiak eta SOS Arrazakeria elkarteak. Diskriminazio kasuak detektatzea eta hauek salatzea izango dira sarearen helburu nagusietakoak.

Gaur goizean Arrasateko Kulturaten egindako prentsaurrekoan SOS Arrazakeria elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Berdin sarea Debagoiena hedatzeko sinatu duten hitzarmenaren berri eman dute. bertan izan dira, SOS Arrazakeriako Gerar Carrere, Foru Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubidetako zuzendaria den Maribel Vaquero, eta Arrasateko Udalaren ordezkari gisa Amaia Azpiazu, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia eta Maria Ubarretxena alkatea.

Oarsoaldeko esperientzia pilotuak emaitza onak eman ditu, eta egitasmoaren helburuak azaltzeko ikus-entzunezko bat proiektatu dute. Lan hitzarmen honekin, Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñatin Osoaldean lortutakoa aplikatzea lortu nahi da.

“Sare bat sortzea nun instituzioak, elkarteak, eta eragileak herritarrek sarean funtzionatu dezakegun kasu ahauek detektatzeko eta hauei aurre egiteko” adierazi du Maribel Vaquero Foru Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubidetako zuzendariak.  

Vaquerok aipatu bezala, askotan zaila da diskriminazio kasuak detektatzea. Zentzu horretan hau jasaten dutenei informazioa eman nahi zaie herritar zein atzerritarrei kasu horiek detektatu eta salatu ditzaten. Adibide hau jarri du Gerar Carrerek kasuak detektatzeko zailtasuna irudikatzeko.

“Adibidez, atzerritar etxe alokatzera doanean eta inmobilariakoek esaten diotenean beretzako etxerik ez dagoela, nola frogatu dezake diskriminatua izan dela?”

Hala ere, etorkinen aurkako diskriminazioari jarraipena egiteaz gain, beste bazterketa era batzuk salatzeko sarea dela azaldu du Vaquerok. “Diskriminazioak askotan arrazarekin zerikusia izaten du, baina  diskrimanazio sexualak, pobreziak, gorroto delituak… badira beste aniztasun batzuk diskriminaziora eramaten gaituztenak.

Carrerek arrazakeria kasuen salaketen datuak eman ditu. Espainia mailan EAE da arrazakeria salaketa gehien dituen autonomia erkidegoa. Probintziakako sailkapenean Bizkaia da lehena, eta Gipuzkoa aldiz, laugarrena 32 kasurekin. Kontu handiz aztertu beharreko datua dela esan du. Salaketa asko izateak ez du izan nahi jendarterik arrazistena denik. Biztanleek eta indar polizialek gaiarekiko daukaten kontzientzia mailak eragin handia du horretan. Irakurketa hori eginda datu positiboa izan daiteke, baina salaketak egotea beti da negatiboa.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak