1991n ireki zuen Danobatgroup-ek Txinako ordezkaritzarako bulegoa. Hiru langilekin hasi ziren, eta gaur egun 30 daude, salmentez eta salmenta ondokoez arduratzeko.
TU Lankide-k argitaratzen duenez, ekitaldian izan ziren agintariak, bezeroak, partnerrak, jatorrizko etxeko zuzendariak, Espainiako enpresetako ordezkariak, Txinako ordezkaritzako langileak eta Txinako hainbat komunikabide. Aipagarrienen artean, hauek: Espainiako Ekonomia kontseilari Txinan, Javier Serra; Espainiako Merkataritza Ganbarako zuzendari nagusia, Manuel Galan; Danobatgroup-eko zuzendari nagusi eta Mondragon Korporazioko hurrengo lehendakaria, Iñigo Uzin; eta Danobat Kooperatibako zuzendari eta Danobatgroup-eko hurrengo zuzendari nagusia, Pello Rodriguez.
Txinako bezeroen fabriketan 600 makina inguru instalatu ditu Danobatgroup-ek, eta urteko eskaera kopurua 30 milioi eurotik gorakoa da. Horrekin, Txinako merkatua Danobatgroup-en garrantzitsuenetako bat da, AEBekin eta Alemaniarekin batera.