Xabier Altzaga izango da Danobat-eko zuzendari berria

Leire Kortabarria 2016ko mai. 17a, 17:28
Xabier Altzaga.

Danobat  Koop. E.eko Kontseilu Errektoreko bileran, Xabier Alzaga izendatu dute Danobat Koop. E.ko zuzendari gerente, Pello Rodriguezen ordez.

Xabier Altzaga (Eibar, 1976) Mondragon Unibertsitatean ikasitakoa da. Ingeniaria da, eta bere ibilbide profesionala Danobat Taldean izan da, 1998an Idekon hasi eta DRStik pasa ondoren, 2014an Danobaten sartu zen eta FFCC eta O&Gko zuzendari lanak bete ditu orain arte.

Xabier Altzaga abuztuaren 1ean hasiko da funtzio berria betetzen. Egun horretan, Pello Rodriguezek Mondragon Korporazioko Makina-Erreminta eta Industria Automatizazioko dibisioetako lehendakariorde berri kargua hartuko du, maiatz erdialdean Mondragonen Kongresu Kooperatiboko Batzorde Iraunkorrak erabaki zuena jarraituz. Iñigo Uzinek du oraindik kargu hori, eta abuztuaren 1ean bera izango da Mondragon Korporazioko presidente berria, Javier Sotil ordezkatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak