Sexu Askapenaren Nazioarteko eguna Debagoienean ere ospatuko dute

Arrasaten manifestazioa egingo dute 19:30eean herriko plazan hasita, TransMarikaBolloFeminista koordinadorak deituta. Gainera, parrokiaren arkupean film laburren proiekzioa eskainiko dute ibarreko hainbat gunetan.

Arrasateko parrokiaren arkupean (22:00etan), Aramaioko Sastiñan (22:00etan), Aretxabaletako udaletxe zaharrean (22:00etan), Bergarako gaztetxean (20:00etan) eta Oñatiko kultura etxean (19:30ean) eskainiko dituzte film laburrak.

Besteak beste, Fernando Rocha brasildarraren Doce de Goibada, Soren Green danimarkarraren En eftermiddag, Martin Edralin kanadarraren Hole, edo Amy Harrison estatubatuarraren Miss Finknagle succumbs to chaos filmak eskainiko dituzte.

Gainera, Sexu Askapenaren Nazioarteko eguna ospatuko dela eta, Arrasateko Udal Bibliotekak gai honen inguruan erakusketa bat prestatu du helduen liburutegiko sarreran.

Erlazionatuak

Ostadarraren bandera eta hiruki arrosa, Bergarako udaletxeko balkoian

Bergara

Hiruki arrosa eta ostadarraren bandera jarri diituzte Bergarako udaletxeko balkoian Sexu Askapenaren Nazioarteko egunaren baitan,
Aramaiok bat egin du Sexu Askapenaren Nazioarteko Egunarekin

Aramaio

Gaur, ekainaren 28a, Nazioarteko LGTBIQ eguna da. Hori aldarrikatzeko, Aramaioko udaletxeko balkoian ostadar koloreko bandera jarri dute. Aramaioko...
TransMarikaBolloFeminista koordinadoraren manifestaziora joateko dei egin du EH Bilduk

Bergara

Arrasateko EH Bilduk adierazi du hedabideetara bidalitako ohar bidez, Sexu Askapenaren Nazioarteko eguna dela-eta, gaur arratsaldean Arrasaten egin...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.