Aramaiok bat egin du Sexu Askapenaren Nazioarteko Egunarekin

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko eka. 28a, 12:26

Argazkia: Aramaioko Udala.

Gaur, ekainaren 28a, Nazioarteko LGTBIQ eguna da. Hori aldarrikatzeko, Aramaioko udaletxeko balkoian ostadar koloreko bandera jarri dute. Aramaioko Udalak, Gazte Asanbladako feministek eta herriko familia batek jarri dute bandera.

Bandera jartzeaz gain, Udal Gobernuak adierazpena aurkeztuko du eguenean egingo duten osoko bilkuran, ekainaren 30ean. Eta, bihar, eguaztena, Ez dogulako ihes egingo film laburren emanaldia eskainiko dute Sastiñan, 22:00etan.

Eskualdeko manifestazioa

Gaur, martitzena, eskualdeko manifestazioa egingo dute Arrasaten, 19:30ean, herriko plazatik abiatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak