Ostadarraren bandera eta hiruki arrosa, Bergarako udaletxeko balkoian

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko eka. 28a, 12:30

Hiruki arrosa eta ostadarraren bandera jarri diituzte Bergarako udaletxeko balkoian Sexu Askapenaren Nazioarteko egunaren baitan,

Bergarako Udalaren oharra:

"1969ko ekainaren 28an, New Yorkeko Stonewall tabernan, transexual, lesbiana eta gay talde bat poliziek eginiko abusuak salatu eta haien eskubideak aldarrikatzeko matxinatu zen. Homosexualitatearen aldeko borrokan lehen harria jarri zuten orduan eta beraiek eta haien borroka eredugarria gogoan, eta EHGAM-EK ( Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak) egindako eskaerari erantzunez, hiruki arrosa jarri da gaur Bergarako Udaleko balkoian. Hiruki Arrosa naziek erabili zuten homosexualak bereizteko kontzentrazio eremuetan. Gaur egun, sarraski hura gogoratzeko eta oraindik bete gabe dauden gay, lesbiana eta transexualen eskubideak aldarrikatzeko erabiltzen da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak