Arrasateko parrokiaren arkupean (22:00etan), Aramaioko Sastiñan (22:00etan), Aretxabaletako udaletxe zaharrean (22:00etan), Bergarako gaztetxean (20:00etan) eta Oñatiko kultura etxean (19:30ean) eskainiko dituzte film laburrak.
Besteak beste, Fernando Rocha brasildarraren Doce de Goibada, Soren Green danimarkarraren En eftermiddag, Martin Edralin kanadarraren Hole, edo Amy Harrison estatubatuarraren Miss Finknagle succumbs to chaos filmak eskainiko dituzte.
Gainera, Sexu Askapenaren Nazioarteko eguna ospatuko dela eta, Arrasateko Udal Bibliotekak gai honen inguruan erakusketa bat prestatu du helduen liburutegiko sarreran.