Berdintasunaren arloan aldaketa lortzea da Aldazank proiektuaren helburua

Miren Arregi 2016ko eka. 17a, 15:11

Enpresek berdintasunaren eta kontziliazioaren alorrean dituzten erronkak identifikatu eta bide horretan laguntzeko bideak zabaltzea da Mondragon Unibertsitateko Oñatiko fakultateko hiru ikaslek martxan ipini duten Aldazank proiektuaren helburua.

Mondragon Unibertsitateko Oñatiko Fakultatean Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza ikasten ari diren hiru lagunek osatzen dute Aldazank. Duela urte bete sortuta, Enpresek berdintasunaren arloak aurrerapausoak emateko dituzten arazoak ikertzen ditu.

Enpresetako goi karguetan gehienak gizonezkoak zirela ikusirik etorri zen hausnarketa ikasle talde honetara. Erabaki zuten, zerbait egin behar zutela errealitate hori aldatzeko.

Beste adarrak dira nazioartea eta hezkuntza, baina bereziki orain, enpresaren eta kontziliazioaren alorrean ari dira lanean. Lerro horretan lehen pausua izan da ikerketa bat bultzatzea helburu jakin batekin; informazioa biltzea enpresetan berdintasuna bultzatzeko garaian erakunde horiek aurkitu ohi dituzten arazoak identifikatu ahal izateko. 35 enpresekin ari dira lanean dagoeneko, tartean bailarakoak, esaterako Laboral Kutxa, Mondragon unibertsitatea edota ULMA.

Ikerketa honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du, Berdintasun zuzendari Miren Elgarrestak adierazi moduan, Aldazank egitasmoa erabat uztartzen da Etorkizuna Eraikiz proiektuaren baitan jarriko den programa pilotuetako batekin, zeinetan kontziliazioaren gaia landuko den.

Gaurtik, bion artean eraikiz lemapean, gai horrek duen garrantzia zabaldu nahi dute gizartean eta horretarako eskumuturreko bat garatu eta salmentan ipini dute. Hilabete baten 1.500 pultsera edo eskumuturreko saldu dituzte. Eroskiren dendetan ipini dituzte salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak