Ereindajan denda-topagunea, egindako lanaren fruituak jasotzen

EreinDaJan elkartearen denda-topaguneak urtebete egin du zabalik eta urteurrena ospatzeko Amaia Diaz de Monasterioguren dietistaren hitzaldi interesgarri bat antolatu dute hilaren 16rako. 

Arrasateko Nafarroa etorbidean, udaltzaingoaren ondoan kokatuta dagoen dendan jende mugimendua badago eta hori elkartearentzat berarentzat ona dela uste du Andoni Larrañagak: "Elkartea ikustarazteko balio izan du dendaren irekierak eta poliki-poliki bazkide kopurua handitzen doa. Ez gara denda hutsa, irabazi asmorik gabeko elkarte bat dago atzetik".

150 bazkide

EreinDaJan proiektua duela hiru urte abiatu zuten eta hasieran bazkideak gutxika batu baziren ere, gaur egun 150 bat bazkidek sostengatzen dute proiektua. Horietatik 20 bat ekoizleak dira eta gainerakoak kontsumitzaileak.

Ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko harreman justuago bat defendatzen dute, ekoizpen eta kontsumo eredu arduratsuago bat sustatuz eta tokiko ekonomia bultzatuz: "Zuzenean egiten dugu lan inguruko baserritarrekin eta ekoizleekin eta esan genezake lehen urte honetan dendako bolumenaren %30a Debagoienean bertan ekoiztutakoa dela", dio Larrañagak. Beste %11 bat Gipuzkoako beste eskualde batzuetatik ekartzen dute eta geratzen den %50 inguru Nafarroa aldetik ailegatzen da.

Diaz de Monasterioguren-en hitzaldia

Urteurrena behar den moduan ospatzeko, ekainaren 16an, Amaia Diaz de Monasterioguren dietistaren hitzaldia antolatu dute dendan bertan (18:30); hitzaldiaren ostean luncha (19:30) egongo da. 

Egueneko ekitaldiaz gain, euren asmoa da aurrerantzean ere, tarteka, beste zenbait ekintza antolatzea.

Erlazionatuak

Ereindajan dendak urteurrena ospatuko du elikagaien gaineko berbaldi batekin

Arrasate

Ereindajan elkartearen denda-topaguneak urtebete egin du zabalik eta hori ospatzeko ekitaldi bat antolatu dute ekainaren 16rako: Amaia Diaz de Mona...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.