Herri galdeketa

Herri galdeketa abian da

Independentziaren eta burujabetasunaren inguruan galdeketak egingo dira gaur Euskal Herriko hainbat tokitan; eta tartean, Debagoieneko herri guztietan, Aramaion barne. Ekitaldiaren hasiera ekitaldia Ferixalekuan egin dute eta Erain Debagoienako Lierni Olmedok eta Ispaterko Geuk Erabaki taldeko Izaskun Juaristik haru dute hitza.

"Euskal Herriko 34 herritan, 113 hautetsontzi ireki ditugu. Erabakitzen ari gara, erabakitzen hasi gara! Beraz esan dezakegu 34 herritan biderik zailena egin dugula; izan ere, zailena da, lan gehien dakarrena, taburik handienak gainditzeko beharra sortzen duena... hautetsontziak plazara, herritarren eskura jartzea da. Ezin baita erabakirik gauzatu ezberdinen arteko elkarlanik gabe. Erabakia gauzatzeko modua ezberdinen arteko elkarlana, adostasuna da. Borondateak ehuntzea, bidea adostea, erabakitzea. Beste modu batera ere esan genezake, borondatea da erabakia gauzatzeko ezinbesteko osagai ia bakarra, herritarron borondatea", hitz horiekin hasi du Lierni Olmedo Erain Debagoienko taldeko kideak agerraldi publikoa Euskal Herri osotik etorritako komunikabideen aurrean. Ondoren, Isparteko Izaskun Juaristik hartu du lekukoa gazteleraz hitz batzuk esanda.

 Aurpegi ezagunen eta herritar askoren babesarekin

Jon Sarasua idazlea eta irakaslea, Ainhoa Vitoria kazetaria eta Xabi Igoa Aramaioko bertsolaria izan dira, besteak beste, Arrasateko Ferixalekuan egin duten irekiera ekitaldian galdeketari euren babesa emateko asmoarekin. Horiekin batera, askotariko herritarrak Gure Esku Dago ekimeneko Angel Oiarbide eta Zelai Nikolas eta hainbat tokitatik etorritako begiraleak eta bestelako boluntarioak.

Lehenengo minututik botoa emateko gogoaz

Hasierako ekitaldia bukatu bezain pronto zabaldu dituzte hautetsontziak eta segituan hasi dira adin askotako herritarrak botoa ematen. Ferixalekuko galdeketa-mahaietan Ane Guridi eta Asier Etxebarria, 16 urteko arrasatearrak izan dira bozkatzen lehenengoak.

Erlazionatuak

Ireki dituzte hautetsontziak hainbat pertsona ezagunen babesarekin

Debagoiena

Normaltasun osoz ireki dituzte kontsultarako hautetsontziak. Arrasateko ferixalekun egin du Erain Debagoienak lehenengo agerraldia; alboan izan dit...
Galdeketako boto aurreratua %5ekoa izan dela azaldu du Erainek

Debagoiena

Erain Debagoienak boto aurreratuen kontaketa egin du eta eman dituzten datuak izan dira: 2.600 bat boto jasota hasi dute eguna, eskualdean ekainean...
Independentziaren gainean bozkatzeko aukera 55.000 debagoiendarrek

Debagoiena

Gure Esku Dago dinamikak deitutako herri galdeketaren eguna iritsi da. Gaur, domeka, ekainak 5, da eta 54.833 debagoiendarrek –aramaioarrak b...
Goizean zehar Debagoienean eta Aramaion hartutako irudiak

Debagoiena

Erain Debagoienak bultzatutako herri galdeketak aurrera jarraitzen du. Ondorengoak, gaur goizean Debagoieneko herrietan eta Aramaion hartutako irud...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.