Lehenengo orduetako balorazio ona egin dute. 56 mahai 9:00etarako puntuan zabaldu dituztela diote, eta Ferixalekun mahai batek arazo tekniko txiki bat izan duen arren, teknikariek bost minututan konpondu dutela. “Jai giroa ordu txikietatik eta itxaropena azalean”, azaldu dute Eraineko kideek.
Erainek zabaldu duen azken orduko informazioa da –11:30– jendea tantaka baina geratu barik dabilela botoa ematen. "Normaltasun osoa eta giro ona" bailarako mahaietan.