Herri galdeketa

Gutun erraldoia, espero baino jende gehiagorekin

Gehienak aretxabaletarrak izan arren, Eskoriatzatik, Arrasatetik, Bergaratik edota Oñatitik ere bertaratu da jendea Urkulura, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko gutun erraldoian parte hartzera. 

Erain Debagoienako antolatzaileek espero baino jende gehiago izan da eta bitan altxatu dute koloretako oihalez egindako gutuna.

Bizikletaz 40 lagun inguru joan dira Urkulura. Arrasateko udaltzainek gainera, bidea erraztu diete bizikletaz joan diren horiei. Eta bestela, oinez eta kotxetan ere jende dezente gerturatu da eguerdian Urkulura, Erain Debagoienatik antolatu duten gutun erraldoian parte hartzera.

Oihalezko gutun erraldoia airean jarri, eta azpian sartu da ondoren jende guztia. Barruan, Gure Esku Dago ekimeneko kantua abestuta, primerako giroa jarri dute bertaratutakoek.

Inguruko lau auzotatik joandako kanpai joleen harrera ere izan dute eta datorren domekan, ekainaren 5ean, egingo den herri galdeketarako motorrak berotu dituzte.

Erlazionatuak

Bergarako 'Lip dub'-a, irudietan

Bergara

Erain Debagoienak antolatutako lip dub jendetsuko grabaketa, irudietan
1979tik gaur arteko 50 zinegotzi inguru, erabakitzeko eskubidearen alde

Bergara

Bergaran, Erain Debagoienak deitutako galdeketari babesa agertzeko, 1979tik gaur egun arteko 50 zinegotzi inguruk adierazi dute erabakitzeko eskubi...
'Lip dub' jendetsu eta koloretsua grabatu dute Bergaran

Bergara

Lau entsegu egin ostean, Erain Debagoienak antolatutako lip dub jendetsua grabatu dute Bergaran. Herriko talde askok hartu dute parte: kirol arloko...
Bergarako 'lip dub'-a osorik

Bergara

Ekainaren 5eko herri galdeketara begira, lip dub jendetsu eta ikusgarria egin dute Bergaran. Hemen bideoa osorik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.