Gure Esku Dago-ko kantua erabili dute lip dub-a grabatzeko, eta hauxe da musikaren laguntzarekin egin duten ibilbidea: San Pedroko eliza ostetik irten dira, Artekaletik epaitegi aldera joan dira gero, Monzon plazatik igaro eta San Martin plazara dauden eskailerak jaitsi dituzte ostean, amaiera Muniben emateko.
Antolatzaileak pozik gelditu dira grabazioan izan duten giroarekin eta esan dute ahalik eta lasterren zabalduko dutela ikus-entzunezkoa.
Auzolanean grabatu dute eta astean zehar beste grabaketa batzuk ere egin dituztenez, guztia prest dagoenean ikusi ahal izango da.