Antolatzaileek adierazi dute, herritik kanpo bizi diren zinegotzi izandakoekin kontaktuan jartzea ez dela izan batere erraza, eta sentitzen dutela, guztiei zuzenean gonbidapena iritsi ez baldin bazaie, baina ahaleginak egin dituztela ahalik eta gehien elkartzeko.
"Oso pozik gaude 50 zinegotzi elkartu direlako. Arazo handia izan da guztiekin kontaktuan jartzea, baina oso positiboa izan da kolore ugaritako jendea biltzea", azaldu du Erain Debagoienako Aitor Erañak.
Gaineratu du baita ere argazkian azaltzen ez diren hiru lagunek ere nahi izan dutela euren babesa erakutsi, baina ezin izan zirela argazkirako bertaratu. Horiek dira alkate izandako Jaione Isazelaia eta Agurne Barruso, eta Irabaziko Aiert Lizarralde.