Publiko guztiendako hitzorduak aste bukaera honetan, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko api. 22a, 09:00

Beteta dator aste bukaerako agenda Elgetan. Intxortako Erresistentzia Egunaren bueltan hamaika ekintza gertatu dituzte Elgetako Udalak eta Intxorta 1937 Kultur taldeak. Baina horiekin batera badaude beste batzuk herrian.

Bihar, apirilak 23, Liburuen Nazioarteko Eguna dela-eta plazara aterako ditu gaur liburuak liburutegiko arduradun Geaxi Ezpeletak. 17:00etarako haurrendako jolasak iragarri ditu, eta 18:00etan liburu zozketa egingo du plazan.  

Organo kontzertua

Bergarako organo ikasleek, berriz, kontzertua egingo dute Elgetako elizan, gaur, 19:00etan. Leo Jauristik, Pello Letek, Eugenio Etxebestek, Mikel Ansolak eta Lorea Larragañak joko dute organoa. Larrañaga Elgetan bizi da, eta bertako musika irakaslea da. Elgetako organo neogotikoa da eta Jose Amezuak egin zuen 1895. urtean.

Margolariak eta 'zumba'

Zapatuan, 10:00etan, bi orduko zumba saioa egingo dute Espaloia kafe antzokian. Prezioa da hamar euro, ikasleendako zortzi euro.

Ordu berean hasiko da Bergarako Beart elkarteak antolatutako SketchCrawl topaketa. Herriko txoko ikusgarrienak aukeratuko dituzte margolariek mihisea ipini eta margolanak egiteko. Amaitutakoan bazkaria egingo dute Rincon de Lola tabernan.  

Domekan Herrixa Dantzan

Eta domekan dantza zaleek hitzordua dute Espaloian, 19:00etan. Ordu eta erdiko saioa gidatuko du Patxi Monterok.

Erlazionatuak

Erresistentzia Eguna

Larraitz Zeberio Lekuona 2016 api 19 Elgeta

SketchCrawl topaketa, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2016 api 19 Elgeta

Herrixa Dantzan, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2016 api 19 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak