Elizkizunetan kenduta gutxitan entzun daiteke Elgetako organoa, eta barikuan aukera hori emango dute Bergarako musika eskolako bost organo ikaslek. Apirilean Musika ekintza sorta egiten dihardute Bergaran, eta ekintza horietako bat Elgetara ekarriko dute asteon.
Josean Pascual da Bergarako organo irakaslea eta kontzertua egingo duten bost ikasleak dira Leo Jauristi, Pello Lete, Eugenio Etxebeste, Mikel Ansola eta Lorea Larragaña. Larrañaga Elgetan bizi da eta bertako musika irakaslea da.
Elgetako organoaren ezaugarriei dagokienean Larrañagak esan du herri txiki batendako oso dotorea dela. "Teklatu bakarra dauka, baina doinu ederra egiten du". Organo neogotikoa da eta Jose Amezuak egindakoa, 1895. urtean.