"Pozik esan genezake, herritar talde sendo, anitz, itxaropentsu eta aktibo batek ureztatu duela ekimen hau gaur artean. Behin honaino iritsita, garai berri baterako pausoak eman nahi genituzke", esan du Ines Osinaga musikari arrasatearrak eta gaineratu: "Erabakitzeko garaia heldu da eta denon artean ilusioz eraiki ditugun hautetsontziak erabiltzera goaz. Horretarako sortu den Erain Debagoiena. Debagoienean eta Aramaion eragin nahi dugulako. Eragiteko erain dugu Erain".
Ekainera bitartean hiru fase
Osinagak eta Kepa Errasti aktore aretxabaletarrak aurkeztu duten ekitaldian 150 lagunetik gora elkartu dira, Debagoieneko herri guztietako ordezkariak. Herri galdeketa baten eragile izan gura dutela adierazi dute: "Herriak berak elkarlanean eta demokratikoki gauzatutakoa izan behar dela uste dugu". Hala, hiru fase zehaztu dituzte.
- Erein: Herri galdeketa posible izateko Debagoieneko eta Aramaioko 65.000 biztanleen %10 baino gehiagoren sinadura lortzea.
- Loratu: Herriz herri erabakitzeko eskubidearen aldeko atxikimenduak jaso, eta galdeketari begira beharrezko antolaketa martxan jarri.
- Uzta jaso: Herri galdeketaren eguna. 2016ko ekainaren 12an, domeka, izango da eta galdera honako hau: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?". Debagoienean edo Aramaion erroldatutako 16 urte edo gehiago dituzten guztiek bozkatu ahal izango dute.
Herritar guztiak gonbidatu dituzte "erabakitzeko eskubidearen hazia erein, loratu eta uzta jasotzera", eta gaineratu dute: "Denon bozka beharrezkoa baita etorkizuna elkarrekin eta demokratikoki erabakitzeko".
Ekitaldian egitasmoari atxikitakoen zerrenda
Besteak beste:
- Kepa Errasti (aktorea)
- Ines Osinaga (musikaria, GOSE)
- Juan Luis Bikuña (kazetari ohia)
- Kristina Elkoro (Elayko gerentea)
- Aritz Alustiza (musikaria, Emon)
- Ramon Arantzabal (artista)
- Edorta Arana (EHUko irakaslea)
- Juan Ramon Garai (Arrasate Zientzia Elkartea)
- Jose Mari Larrañaga (enpresaria)
- Ixidor Solupe (EAJ)
- Juan Carlos Santana (sindikalista)
- Naima (Sahara)
- Nekane San Miguel (legelaria)
- Alberto Iñurrategi (mendizalea)
- Nerea Ugalde (MU)
- Iñaki Barrena (MU)
- Idoia Peñakoba (MU)
- Manolo Zubillaga (kirol antolatzailea)
- Nuria Agirre (Labora Kutxa)
- Jurgi Etxebarria (aktorea)
- Ainhoa Calleja (Eskoriatza)
- Montse Ignacio (Eskoriatza)
- Josu Pagaldai (Eskoriatza)
- Axun Garai
- Gerardo Elortza (historialaria)
- Maddi Ruiz (Oñati)
- Egoitz Aizpuru (Oñati)
- Oltza Osa (Oñati)
- Esther Moiua (Oñati)
- Juan Antonio Azkarate (Antzuola)
- Miren Iturbe (Antzuola)
- Etor Garate (Elgeta)
- Elena Elkoro (Elgeta)
- Patxi Uribarren (Euskaltzaina)
- Sara Alonso (abeslaria)
- Arturo Nogueiras (Erguin)
- Rosa Diaz (Makatzena)
- Oliver Hernandez (Musakola)
- Jose Mari Sanchez (San Andres)
- Horacio Argarate (elizgizona)
- Veronica (Nikaragaua)
- Luciana Alfaro (etorkina)
- Mahfoud (Sahara)
- Andoni Altzelai (SUDC)
- Manuel Lafuente (Harreman)
- Jabi Ruiz de Munain (Harreman)
- Iker Barandiaran (kazetaria)
- Ainhoa Vitoria (EITB)
- Marije Isasmendi (Arizmendi Ikastola)
- Pio Azkarate (Arrasate Herri Eskola)
- Aitor Zubiaga (Besaide Mendizale elkartea)
- Aitor Lopez Rekarte (futbolari ohia)
- John Andueza (idazlea eta zinemagilea)
- Iñigo Arregi (eskultorea)
- Lierni Narbaiza (medikua)
- Gabino Iartza (Ibai Arte elkartea)
- Miren Lasagabaster (merkataria)
- Marta Eizagirre (Arrasate Musikal)
- Antonio Murillo (tabernaria)
- Marisol Torres (tabernaria)
- Rosa Otadui
- Jose Usatorre
- Leire Etxezarreta
- Nerea Ugalde
- Ander Perez de Arenaza
- Amaia Agirre
- Igor Urizar (Baleike-Podemos)
- Xabier Zubizarreta (Arrasateko alkate ohia)
- Gemma Zabaleta (politikari ohia)