Euskadiko selekzioa Maroko baino gehiago izan da

Xabier Urtzelai 2015ko abe. 30a, 12:47

Euskadiko selekzioko hainbat kategoriatako partiduak jokatu zituzten atzo Iturripen, baina partidu nagusia Euskadiren eta Marokoren artekoa izan zen. Jende dezente batu zen harmailetan, eta kantxan ikuskizuna eman zuten jokalariek, bertoko zaleak ohituta daudena baino erritmo azkarragoko partidua jokatuta.

Arratsaldeko norgehiagoketan Euskadiko selekzioko neskek 24-21 irabazi zieten Errotabarrikoei, eta gizonezkoen partiduan berdindu egin zuten, 24-24 Tolosaren kontra. Gauean, berriz, puntako eskubaloi partidua, Afrikako Kopa prestatzen dabilen Marokoren bisita izan zelako Iturripen. Euskadiko selekzioak, baina, koska bat gorago dagoela erakutsi zuen, nahiz eta bigarren zatiaren amaieran markagailuko aldea dezente txikitu zuten (31-28). Gaur, hilak 30, Orion hartu ahal izango dute marokoarrek errebantxa, ostera ere aurrez aurre izango direlako bi talde horiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak